-
2024-10-17 15:35:19
Nostr proxy baten erabilera modu oso eraginkorra da internet banda-zabaleraren eta mugikorretan bateriaren kontsumoa optimizatzeko.
Proxy batek hainbat errelei-konexio konexio bakarrean biltzen dituenez, baliabideen erabilera nabarmen murrizten du, eta erabiltzailearen IP helbidea ezkutatuz pribatutasun-geruza bat gehitzen du.
Hona hemen nola funtzionatzen duen eta nola konfigura daitekeen:
### Nola funtzionatzen du?
Nostr proxy batek hainbat erreleirekin konektatzen du. Errele horietara gertaerak eskuratu eta argitaratzen ditu. Bezeroaren aplikazioak WebSocket konexio bakarra ireki behar du proxy-ra, eta horren bidez proxy-ak konektatuta dituen errele guztiak eskuragarri izango ditu.
![bostr](https://github.com/Yonle/bostr/blob/master/img/how_it_works.png?raw=true)
*Irudiaren egiletza: Yonle 2023*
Bezeroak konexio bakarra irekitzen duenez, datuak eta bateria aurrezten ditu.
Proxy-ak bezeroaren izenean erreleekin konektatzen denez, erreleek proxy-aren IP helbidea ikusten dute, eta ez bezeroarena. (Hala ere, proxy hornitzailearengan konfiantza izan behar duzu).
### Erabiltzeko Modua
Nostr proxy bat erraz auto-ostata daiteke. Auto-ostatatzeko jarraibideak lortzeko, begiratu nostr:npub1x3azxuysp5vmfer4vgs4jn5tmfcx4ew8sh0qnev7gczljxsr7jwqa3g4el erabiltzailearen [biltegi](https://github.com/Yonle/bostr/) hau.
Auto-ostatzeko baliabiderik ez dutenentzat, [Bitcoin Txoko-k komunitate-instantzia](https://bostr.bitcointxoko.com) bat ostalaratzen du.
Erabiltzeko, gehitu besterik ez duzu:
```
wss://bostr.bitcointxoko.com
```
zure errele zerrendara.
Orain ez duzunez zuzeneko konexioak behar, errele bikoiztuak ezabatu ditzakezu.
Ikusiko dugu elkar Nostr-en!